BYDLINSKI, GEORG
Marrubi koloreko herensuge ttikia egunero marrubi bila abiatzen da goizean goiz, baina ez ditu inorekin banatu nahi. Beste herensugeek herensuge ttikiari iseka egiten diote bere marrubi kolorea dela eta. Honek ahal duen guztia egiten du kolorea aldatzeko, baina bere ahaleginak alferrikakoak dira. Herensuge ttikiak herritik alde egiten du eta bidean biziko dituen abenturak bere jarrera aldaraziko dute.