LANDA ETXEBESTE, MARIASUN
1. Zer da paradisua? Tarta jatea ea rock-a dantzatzea.
2. Zer da sagu tontoa izatea? Katutzarra ondoan egon eta ez usaintzea.
3. Zer da infernua? Tartarik ez, eta dieta egin beharra.
4. Zer da filosofia? Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.
5. Zer da esperantza? Bapatean tarta usaintzea eta saltoka hastea.
6. Zer da kuriositatea? Norberaren zulotxotik ateratzea.
7. Zer da asperdura? Nahigabe lekzioak entzun beharra.
8. Zer da enamoratuta egotea? Tarta purea bailitzan jatea.
9. Zer da ausardia? Historian parte hartu nahi izatea.
10. Zer da izua? Arriskuari aurre eman eta tripakomina sentitzea.
11. Zer da epilogoa? Istorio bati amaiera jarri beharra.
Julieta izeneko neska gazte baten maitemintzea, bere etxeko saguen ikuspuntutik kontatua.