Búsqueda de Editorial : ZUBIA EDITORIALA, S.A. / Colección : BEGIKO

30 resultados

ZUBIA EDITORIALA, S.A. Eliminar filtro Borrar filtros
  • SEME MAITEA: GREBAN GAUDE
    SIERRA I FABRA, JORDI
    Unaik ez du etxean inoiz laguntzen, eskergabekoa da eta nota txarrekin amaitu du urtea. Mutikoak gurasoen errieta izugarria espero du, baina haiek, aldiz, jaramonik ere ez diote egin. Unai harrituta dago. Zer gertatu zaie gurasoei? Estralurtarrak ote dira? ...
    Disponible en 2 - 5 días

    11,60 €11,02 €

  • H GABE
    COLINA ACORDARREMENTERIA, SUSTRAI
    Nola jokatu mundu guztiak ikastetxeko hormarik zurienean agertu den pintadaren egiletzat zauzkanean? Galdetu Manu, Xabi eta Joxemariri. Agian ez dizute erantzun argirik emango, baina izugarri poztuko dira. Izan ere, azkenaldian ez die inork kasu handirik egiten? ...
    Disponible en 2 - 5 días

    12,15 €11,54 €

  • KATXIN
    IRUSTA ZAMALLOA, ANTTON
    Katxin hamar urteko mutiko zintzoa da eta gustura bizi da bere aitonarekin mendialdeko baserri batean. Aitonak kontatzen dizkion istorioei esker, oso mutil jakintsua bilakatu da Katxin, eta bere jakinduria erakusteko aukera izango du eskolako lagun berrien aurrean. ...
    Disponible en 2 - 5 días

    11,15 €10,59 €

  • EGUZKILORE
    KAZABON AMIGORENA, ANTTON
    Behinola, erromatarrek Oiartzoko meatzeetan burdina ateratzen zuten, baina Trumoi, euskaldun gaztea, ez zen haien laguna. Batez ere, Klaudio erromatar gaztea gorrotatzen zuen, biek maitatzen baitzuten neska euskaldun bera: Eguzkilore. Noraino iritsiko ote dira Eguzkiloreren maitasuna lortzeko? ...
    Disponible en 2 - 5 días

    12,15 €11,54 €

  • MARGOLANA
    ELORZA ARANOA, IGOR
    Institutu batean edozer gerta liteke. Gerta liteke margolan baliotsu bat aurkitzea. Ager litezke bi gazte bazterrak nahasi nahian eta baita eskolazain ilun eta beldurgarri bat ere. Horri gehitzen badiogu elurrak geldiarazitako herria, maitasuna, komikia, Louvre museoa eta Interpola, korapilo ia aska ezina izango dugu. Izan ere, institutu batean edozer gerta liteke? ...
    Disponible en 2 - 5 días

    12,95 €12,30 €

  • ERREBELDEAK
    HINTON, SUSAN E.
    Ponyboy mutil gaztea New Yorkeko auzune batean bizi da. Dena kontrolpean duela uste du berak eta haren banda kideen eta benetako lagunen babesa ere du. Baina, gau batean beste banda batekin izandako borroka latz baten ondorioz, Ponyboyren bizitza kolokan jarriko da? ...
    Disponible en 2 - 5 días

    13,50 €12,83 €

  • A ZER AZERIA!
    DAHL, ROALD
    Haran bat, hiru baserri, hiru baserritar maltzur eta baso bat... Eta bertan, azeri azkar bezain ausart bat, hiru baserritar zitalen asmoak hankaz gora jarriko dituena behin eta berriz. Txilbor, Txikin eta Tximel zoratu egingo ditu azeri argiak. A zer azeria! ...
    Disponible en 2 - 5 días

    11,15 €10,59 €

  • HERIOTZA HARRIGARRIA
    MARTÍNEZ DE LEZEA, TOTI
    Aurtengo udan, Ikerrek errekuperazio baterako ikasi behar du. Horregatik, priore-etxe lasai batera eramaten dute gurasoek. Zoritxarrez, bertan azterketa gainditu ez zion irakaslea dago. Oso deseroso eta aspertuta dago Iker, baina bat-bateko hilketa misteriotsu batek egoera guztiz aldatuko du. ...
    Disponible en 2 - 5 días

    12,30 €11,69 €

  • MARTINTXO BIGARRENA
    KAZABON AMIGORENA, ANTTON
    Martintxo mutiko jatorra eta sentibera dugu. Zaletasun berezi bat ere badu Martintxok, baina hori ez dio edonori kontatuko. Sekretu hori bere lagunik onena den aitonari baino ez dio aitortuko. Aitonak konplizitatea agertuko dio, bai eta ametsak betetzeko bidea erakutsiko ere. ...
    Disponible en 2 - 5 días

    11,15 €10,59 €

  • JARA LIVE
    OSORO, JASONE
    Aurreko ikasturteko nota txarrak direla eta, aurtengo udan, Jara zigortuta geratu da Bartzelonan. Hala ere, Lekeition izango den Gazte kanpaldira gonbidatuko du Ihintzak eta gurasoek baimena emango diote. Bertan, musika eta gitarra akordeen artean zalantza loratuko da berriz ere Jararen bihotzean: zein da benetan maite duen mutila? ...
    Disponible en 2 - 5 días

    12,95 €12,30 €

  • AKO TROD
    DAHL, ROALD
    Bi maite zituen Hoppy jaunak bihotzean. Batetik, bere balkoiko loreak eta, bestetik, bere auzoko Silver andrea. Baina bigarren hori sekretua zen! Silver andrearen bihotzean bere dortoka Alfierentzat baino ez zegoen tokirik. Lortuko ote du Hoppy jaunak Silver andrearen bihotzean berarentzako lekua egitea? ...
    Disponible en 2 - 5 días

    11,15 €10,59 €

  • JIRA, PELI ETA HIRUROK
    DAHL, ROALD
    Jira jirafak, Peli pelikanoak eta Tximi tximinoak lan talde bikaina osatzen dute. Gilen ere batu zaie, litxarreria denda bat edukitzea amets duen haur mundiala. Laurek elkarrekin abentura harrigarriak biziko dituzte. Bidean, baina, duke-dukesa bitxiak eta «Sugoi» lapur beldurgarria topatuko dituzte. ...
    Disponible en 2 - 5 días

    11,15 €10,59 €

  • LEIREREN OPOR MIRESGARRIAK
    ORTIZ DE LANDALUCE GOIKOLEA, A
    Mitologia-lehiaketa bat irabazi ondoren, bi familia euskaldunek Euskal Herrian zehar txango bat egiteko aukera lortu dute. Bidaian, zazpi lurraldeak bisitatzeko eta euskal izaki mitologikoak eta beren istorioak ezagutzeko parada izango dute. Leireren oporrak benetan miresgarriak izango dira! ...
    Disponible en 2 - 5 días

    11,15 €10,59 €

  • JARA, BIKIAK ETA BIKOTEAK
    OSORO, JASONE
    Estreinako musuaren ostean, Jararen sentimenduak nahasirik daude. Horrez gain, lagun berriak iritsi dira herrira: Nora eta Xabat. Jara eta Ihintza arerio bihurtuko dira maitasun kontuetan. Ikastetxean mozorro festa antolatu da eta sorpresak egongo dira. Eta ez nolanahikoak! ...
    Disponible en 2 - 5 días

    12,15 €11,54 €

  • BIHOTZ AUSARTA
    URKIXO BEITIA, JOANES
    Urtzik hamalau urte ditu eta bizitza ez zaio oso atsegina iruditzen. Aitaren errietak eguneroko ohitura bihurtu dira, azterketetan ustelak ateratzen hasi da? eta hori gutxi balitz, munduko neskarik zoragarrienaz maiteminduta dago, baina hark ez dio jaramonik egiten? ...
    Disponible en 2 - 5 días

    12,15 €11,54 €

  • JARA BARTZELONAN
    OSORO, JASONE
    Jara Bartzelonara joan zaigu, eta makina bat bizipen berri izango ditu: looka aldatuko du, lagun berri eta interesgarriak egingo ditu? Heldu sentitu nahi du gure neskak, bizitzaz gozatu; baina horrek ondorioak izango ditu? ...
    Disponible en 2 - 5 días

    12,15 €11,54 €

  • LIBURUZAINA ETA GAIZKILEAK
    MAHY, MARGARET
    Gaizkile talde basati batek Selene Laburnum liburuzaina bahitu du. Gaizkileek dirutza izugarria eskatu nahi diote Alkateari liburuzainaren truke. Baina, euren plana burutzerakoan ez dute aurreikusi liburuzainaren xarma eta abilezia, eta hare gutxiago elgorri beldurgarria! ...
    Disponible en 2 - 5 días

    10,55 €10,02 €

  • KUTXA BETE DINOSAURO
    ROSSETTI, ANA
    Trastelekuan kutxa bat dago, ezertarako balio ez duten gauzez beteta. Baina, Maia, Lier, Telmo, Gorka eta Niko Briko neska-mutiko ausartek irudimena erabiliko dute, traste zahar horiek tresna zoragarri bihurtu eta abentura zirarraragarriak bizitzeko. ...
    Disponible en 2 - 5 días

    10,55 €10,02 €

  • HATZ MIRAGARRIA
    DAHL, ROALD
    Zortzi urteko neskato batek dohain berezia du: eskuineko eskuan duen hatz miragarriaz gogoko ez dituen gauzak eta jendea zigor ditzake, haien itxura aldatuz. Hori dela eta, egun batean, ehiza krudelean sarriegi aritzen diren auzoko batzuk bere hatz miragarriaz seinalatu eta? ...
    Disponible en 2 - 5 días

    11,60 €11,02 €

  • ERRIMA ERREBELDEAK
    DAHL, ROALD
    Liburu honetan Roald Dahlek errima konplize hartuko du sei ipuin klasiko ezaguni buelta emateko: Edurne Zuri auto-stopez ibiliko zaigu, hiru txerritxoek laguntza eskatuko diote Txanogorritxori? Eta otsoa? Otsoak gorritxoak ikusiko ditu. Bai horixe! ...
    Disponible en 2 - 5 días

    11,60 €11,02 €

  • BELLE, LANDETAKO SIRENA
    GARMENDIA UGARTE, MIKEL
    Koldo eta Itziar Landetara joango dira gurasoekin. Aurtengo oporrak laburrak izango dira, bi anai-arrebek errekuperazioetarako ikasi behar dutelako. Landetan Belle ezagutuko dute. Bellek kontatuko dizkien istorio eta sekretuek zeharo aldatuko dute gure bi laguntxoen bizitza. ...
    Disponible en 2 - 5 días

    11,60 €11,02 €

  • INARI, LAPONIAKO LORE
    OSSA ALTZIBAR, JOSEBA
    Inari Laponiako leku lasai eta baketsu batean bizi da, amona, guraso eta neba-arrebekin, elur-oreinekin eta naturarekin bat eginik. Alabaina, Inari eta bere senideak ez daude arrisku guztietatik salbu: zibilizazio modernoa hurbiltzen eta aztarnak uzten hasi da? ...
    Disponible en 2 - 5 días

    11,60 €11,02 €

  • DITXOSOZKO DITXOLARIA
    SANTXO URIARTE, JOSEBA 1
    Mikel Martinez hamabi urteko gaztetxoa da eta hitzak errimatzeko joera handia du. Liburu honetan zehar, hainbat abentura biziko du Mikelek. Beraz, presta zaitez mutil bizi bezain sentibera honen larruan sartu eta mundua bere begietatik ikusteko. ...
    Disponible en 2 - 5 días

    11,60 €11,02 €

  • HARRESI HANDIRANTZ
    ARRETXE PEREZ, JON
    Rama hamahiru urteko mutila da eta Indiako Ozeanoko Sri Lanka uhartean bizi da. Ramaren familia txiroa da, eta mutilari barre egiten diote eskolan haren ezjakintasunagatik. Halabeharrak, ordea, pobreziatik eta ezjakintasunetik irteteko aukera emango dio Ramari. Baina ez da bide samurra izango? ...
    Disponible en 2 - 5 días

    11,60 €11,02 €

  • IPUIN HAUTATUAK ALDREBES KONTATUAK!
    RODARI, GIANNI
    Bazen behinola otso gixagaixo bat, amonari eramaten ziona jateko ugari eta ona. Baina basoa zeharkatzean, Txanogorri beldurgarria agertu zen bat-batean? Hortik aurrerakoa, zeuk asmatu beharrekoa! ...
    Disponible en 2 - 5 días

    11,45 €10,88 €

  • EURIGILIEA
    RODARI, GIANNI
    Ezagutzen al duzu eurigilea? Arin-arina da eta hodeietan bizi da. Jauzika ibiltzen da hodei batetik bestera, txorrotak irekitzen eta ixten? ...
    Disponible en 2 - 5 días

    11,45 €10,88 €

  • JAINKOSA IZAN NAHI ZUEN HIRUKIA
    MONREAL DIAZ, VIOLETA
    Malevitx margolariaren hirukiak jainkosa izan nahi du, mundua babesteko. Horretarako, baina, beste margolan batzuetara jo beharko du laguntza eske. Lortuko ote du mundua babesteko jainkosa bihurtzea? ...
    Disponible en 2 - 5 días

    11,45 €10,88 €

  • PIRATA IZAN NAHI ZUEN ORBANA
    MONREAL DIAZ, VIOLETA
    Paul Klee margolariaren artelaneko orbanak pirata izan nahi du, gurarien zuhaitzeraino iristeko, eta hari zerbait garrantzitsua eskatzeko. Lortuko ote du bere ametsa betetzea? ...
    Disponible en 2 - 5 días

    11,45 €10,88 €

  • TARTALO IZAN NAHI ZUEN LAUKIA
    MONREAL DIAZ, VIOLETA
    Mondrian margolariaren artelan batean, Tartalo izan nahi duen lauki gorri bat dago. Eta lauki horrek bere onena emango du amets hori lortzeko. ...
    Disponible en 2 - 5 días

    11,45 €10,88 €

  • PELLO ETA OTSOA
    LOPEZ RUBIO, AYESHA
    Egun batean, Pello bere etxearen aurreko zelaira irten zen. Hantxe ikusi zituen Ahatea, Txoria, Katua? bai eta Otso gris ikaragarria ere! Pellok aurre egin zion Otsoari. Baina zer gertatu zen gero? ...
    Disponible en 2 - 5 días

    11,45 €10,88 €